XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Perturren bigarren heriotzaJoan den astean irakurri dut Irungo epaitegian Perturren heriotza behingoz deklaratzeko tramiteetan dabiltzala, hamasei urte badirelako desagertu (arazi?) zenetik.
Gabriel García Márquezen esaldi bat ekarri dit gogora,
Euskal Herria nahiko Macondotarra (herri kaskarraren izena) iruditu izan zait beti, eta José Arcadioren hitzei bueltatxo bat emanez, esan daiteke
Lurpean dagoenean, sendiak zainduko du haren hilobia, loreak jarri, maiteak amestuko du noizbehinka nolakoa izan ote zitekeen, bizirik iraun balu, bizitza haren ondoan, eta borrokalari politikoa izanda, jendeak, belaunaldi berriek jakingo dute haren teoriak zeintzuk ziren eta noraino iristen zen bere integritatea, ezagutu zutenengan utzi duen oroimenagatik.
Baina desagertu bat itsasoak gure oroimenaren ur baretuetara aldika jaurtitzen duen naufragoa da, aldiro itxuraldaturik, aldiro susmo alarmanteak pizten.
Zeren